Euskal Herriko Emono Dan tai Sen I. topaketa
Urtarrilak 21ean Baionako Jean Fontan Kiroldegia (Hambouko bidea 10) goizeko 10:00etatik aurrera, Emono Dan Tai Sen (taldekako makil borrokak) ikusteko eta disfrutatzeko aukera izanen duzue.
Iristear dira Euskal Herriko lehen Emono Dan Tai Sen Topaketak, herri ezberdinetatik etorriak diren ikasleak Yoseikan Budo-ren baitan elkar ezagutu eta jolasaren bidez harremanak sendotzeko aukera.
Tamaina ezberdineko makiltxo bigunekin eginiko distantzia jolasa de Emono Dan Tai Sen.
Bertan, partaideak equipo ezberdinetan antolatuak izango dira, 3 kidez osaturiko talde mixtoetan, neska zein mutilez konposatuak.
Hiru makiltxo mota erabiliko dira, “Tamboa”, espumazko makiltxo ertain biguina, “Ni Tambo”, bi Tamboz osatua (bata esku bakoitzean) eta “Tchoboa”, luzeagoa denez bi eskuz heldu beharrekoa.
Makil jokoa honakoan datza: aipaturiko tresnetako bat erabilita beste ekipoko laguna lehenbiziko ukitzea da helburua, beste partaideak ukitu baino lehen.
Partaideen janzkerari dagokionez, posible da ikasleek praka txuriak eta kamixeta urdin ilunez zein kimonoarekin parte hartzea.
Izen ematearen kostua 5€koa da ikasle bakoitzeko, txapelketako gastuak kubritzeko erabiliko dena.
Bertan tarteka jatekorik egongo bada ere, familiei aholkatzen diegu haien jana beraiekin ekartzea.
Zalantzaren bat argtzeko Yoseikan Budo monitorearen gana jo.
Diptikoa
Urtarrilak 21erako informazio guztia hiru hizkuntzetan: (esp) (fr) (eus)
Kartela
Urtarrilak 21erako atera dugun kartela hemen jeitsi dezakezu (esp) (fr) (eus)